sábado, 1 de octubre de 2016

PLE edo Ikasteko ingurune pertsonala

Pertsonek, bizitza osoan zehar, aldi oro, inguruan dugunetik ikasten dugu, nahiz eta inkontzienteki egin. Gaur egun informazio hori inoiz baino eskuragarriago daukagu, teknologia berriei esker, beraz, inguruan daukagunetik ikasten ikasi beharra daukagu.

Ikasteko ingurune pertsonalak, ikasketa prozesuan ikuspuntu pedagogikotik pisu asko duen oinarri teknologikodun zerbait da. Teknologiak eskaintzen dituen aukera guztiei ahalik eta etekin gehien ateratzea baimentzen duena, hau da, gizabanakoak eskura ditugun teknologiak modu egokian erabiliz ikasketa prozesua ulertzea ahalbidetzen duen ideia da.

Irudiaren iturria: Flycker.com

Adell eta Castañedak 2010.urtean oso ondo definitu zuten ikasteko ingurune pertsonal kontzeptua, pertsona bakoitzak ikasteko erabiltzen dituen jarduera, informazio iturri, konekzio eta tresna taldea dela esanez.
Pertsonen PLE-ak beraiek ikasteko abian jartzen dituzten prozesu, esperientzia eta estrategietatik eratzen da, egoera sozial eta kultural jakin batean eta hau teknologiek mugatzen dute. Hiru atal nagusi ditu barneratuak:

1.- Irakurketa estrategia eta tresnak: Dokumentazio eta esperientzia iturriak dira, normalean, informazio iturri bezala erabilten ditugun leku eta mekanismoak.
2.- Ausnarketa eta estrategia tresnak:Informazio hori eraldatu dezakegun eremu edo zerbitzuak dira. Informazioari zentzua bilatzen zaio, honen gaineko ausnarketa bidez ezagutza berreraikitzeko eta zentzua bilatzeko lekua da.
3.- Harremanetarako estrategia eta tresnak: Beste pertsona batzuekin harremanetan jartzea ahalbidetzen duen ingurua da, zeinetan dauden partaideekin edo partaideetatik ikasten den.

Guk irakasle bezala ikaslei beraien Ikasteko ingurune pertsonala garatzen eta kudeatzen erakutsi behar diegu, izan ere, ikasleek beraien ikasketa prozesuan zehar, inguruan duten informazioa kudeatzen jakin behar dute, ezagutzak garatzen joan daitezen. Horretarako baliabiderik egokiena ikasle bakoitzak bere ikasteko ingurune pertsonala garatuta eta erabilgarria edukitzea da.

 Informazio iturria: Castañeda, L. y Adell, J. (Eds.). (2013). Entornos Personales de Aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red. Alcoy: Marfil.






No hay comentarios:

Publicar un comentario