sábado, 8 de octubre de 2016

4. Jarduera Diigo

Gizarte markatzaile zerbitzuak interneten nabigatzen duten erabiltzaileei gustuko helbideak gordetzeko, etiketatzeko, sailkatzeko, editatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duten on-line zerbitzuak dira. Informazio interesgarri hauen zerrendak, elkarbanatutako zerbitzari baten gorde eta antolatzen dituzte eta honek, antzerako interesa duen edozein pertsonari  lotura horiek kategoriaka edo etiketa bidez agertzen zaizkio, horrela informazio interesgarria modu eraginkorrean bilatzeko aukera emanez ere.

Irudia: pixabay.com

Hauen ospea geroz eta handiagoa denez, zerbitzuek markatzaileak elkarbanatzeaz gain; botoak eman, komentarioak egin, inportatu edo esportatzea, notak gehitzea, korreo bidezko lotura bidalketa, jakinarazpen automatikoak, web iturriak, talde eta sare sozial eraketa… baimentzen dute.
Guk niretzat guztiz ezezaguna zen Diigo gizarte markatzailea erabili dugu jarduera honetan eta honen erabilera oso interesgarria iruditu zait. Diigo informazio pertsonala kudeatzeko sistema bat da, “laino” kontzeptuan oinarritzen dena eta web markatzaile, nota blokak, dokumentu eta irudien fitxategiak eta aukeratutako testuen nabarmentzea baimentzen dituena. Gainera, gogoko ditugun loturak partekatzeko talde publiko edo pribatuak sortzeko aukera ere ematen digu.


Irudia: wikimwdia commons

Honi esker, gure tresna eta orrialde gustukoak on-line edukitzeko aukera daukagu, faboritotan gordetako ordenagailua erabiltzeko beharra izan gabe. Baliabide on eta interesgarriak bilatzeko modua ere bada, eta zerbait interesgarria bilatzen dugunean, hau gordetzeaz gain datu interesgarriak azpimarratu eta bertan notak idazteko aukera ere ematen digula oso praktikoa iruditu zait, honek artikuluen erabilera handitzen duelarik . Horrez gain, gure ikasleekin lan egiteko aukera ere ematen du loturak klase osoarekin partekatu edota lotura batekin lan egin, izan ere ikasleek egiten dituzten notak gainerakoek ikusi ahal izango dituzte.


Diigori ikusi diodan trabarik handiena informazioa eskuragarri izateko sarera konektatuta egon beharra da. Bestalde zerbitzuaren hasierako erabilera oso zaila iruditu zait, ez da batere intuitiboa eta ariketan ipini duzuen tutoriala ikusiko ez banu ez dut uste zerbitzu hau erabiltzeko gai izango nintzatekeenik baina orain nola erabili badakidala etekin handia aterako diodala uste dut. Izan ere, Diigotik nabigatzen nenbilela "Recursos para secundaria" taldean, Prado Buitragok argitaratutako "Aula de Física y química" blog-arekin egin dut topo. Blog honetan gelara eraman eta bertan materiaren ulerkortasuna hobetu eta materiarekiko motibazioa handitzen dituzten edukiak aurkitzen dira. Gainera bertatik materiaren inguruko hainbat blogetara sarrera ere baimentzen da. Blog hau eta honek eskaintzen dizkidan baliabideak asko erabiliko ditudalakoan nago.

Nire diigo-ra lotura






No hay comentarios:

Publicar un comentario