viernes, 28 de octubre de 2016

10. Jarduera

Lehenengo aldia da Prest garako kurtso bat egiten dudala eta egia esateko hasiera batean 790 Redes y Entornos Personales de Aprendizaje en las áreas científicas kurtsoan onartua izan nintzenean honen nundik norakoak ezezagunak ziren niretzat baina esan beharra daukat, ordu dexente ordenagailu aurrean pasa ostean, asko ikasi dudala eta asko pozten naizela kurtso honetarako aukeratua izateaz.

Irakasle bezala kurtsoa oso aberasgarria izan da niretzat eta asko erakutsi dit, izan ere irakasleok sarean hainbat baliabide ditugu eskura baina hauek ezezagunak dira guretzat eta horrek gure eguneroko lanean mugak jartzen dizkigula uste dut. Baliabide hauek ikasleek beraien eguneroko bizitzetan guztiz barneratuak dituztela aprobetxatu behar dugu eta beraiengana hurbiltzeko baliatu. Aplikazio hauek ikasketa prozesuan erabiltzen baditugu, ikasleenganako gertutasun bat lortu daitekeela uste dut eta ikasleei erakargarriago egin diezaiokegu (askok gorrotatzen duten) hezkuntza prozesua. Gaur egun, hezkuntza aldaketa prozesu batean barneratuta dago gizarteak izan duen eboluziora parekatzeko. Duela urte batzuk oso eraginkorra zen metodologia zaharkituta geratu da, ez dator egungo gizartearekin bat, beraz, guztiok eboluzionatu behar dugu atzean ez gelditzeko eta klasean sarea erabiliz eta hau ikaste prozesuan barneratuz has gaitezke.

Irudia: Pixabay

Erabili ditugun aplikazio eta sare sozialak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Batzuk lehenagotik ezagutzen nituen baina hauen inguruan nuen aurretiazko ikuspuntua zeharo aldatu da kurtsoa egin eta gero. Lehen aisialdiko zerbait bezala hartzen nituen heziketan izan dezaketen botereaz konturatu gabe. Hori bai aipatu beharra daukat aplikazio eta sare sozial hauetan sakontzea gustatuko litzaidakela eta agian denbora faltagatik baliabide ezberdin asko ezagutu ahal izan ditugula baina ez ditugula guztiak berdin landu. Beraz, kurtsoan zehar ikasi dugun guztian oinarrituta sakonketa lan hau gure esku gelditzen da.

Irudia: Wikimwdia Commons


Hezkuntzara zuzenduta gehien gustatu zaizkidan aplikazioak freedly eta diigo izan dira. hauek niretzat berriak izanik ikasketa prozesuan asko lagundu dezaketela uste dut. Sare sozialen artean Twitter oso erabilgarria iruditu zait baita Facebooki klasean atera ahal zaion etekina, Instagram berriz, bere erabilera argazkietara mugatua egonik zailagoa ikusten dut klasean erabiltzeko baina zihur nago honi ere etekina atera ahal diogula.

Bukatzeko irakasleak zoriondu nahi ditut kurtso oso interesgarri eta erabilgarri bat prestatu dutelako. Bestalde, kurtso- eta lankideei eskerrak eman nahi dizkiet egin dituzten ekarpenetatik asko ikasi baitut. Beste gabe, sare sozialetan kontaktuan eta elkarrekin ikasiz jarraituko dugulakoan agurtzen naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario