viernes, 21 de octubre de 2016

6. Jarduera Facebook

Kurtsoan zehar ikusi ditugun sare sozial ezberdinen artean hau da benetan egunerokotasunean erabiltzen dudan bakarra. Orain arte eman diodan erabilera guztiz pertsonala izan da, aspaldi ikusi gabeko lagunekin kontaktua mantentzeko, munduko egoera ezberdinak zalatu edo txalotzeko,.. Horregaitik, nire pribatutasuna babesteko asmoz ezizen bat daukat erabiltzaile bezala.



Hezkuntzan lanean hasi nintzenean beste irakasleen gomendioa jarraituta hezkuntzako hainbat taldetara batu nintzen. Bertan, lan mundu honen inguruko oso informazio interesgarria elkarbanatzen da, taldeak: Ordezkoak Martxan, Oposaketetarako eta esleipenetarako informazioa eta Ordezkoak kaltetuak,... dira. Ondoren, Montesori Pais Vasco taldera batu nintzen, hasiera batean ama bezala ideaiak hartzeko asmoz baina irakasle bezala ere lagundu izan dit. Talde hauetara pertsonalki interesa nuelako batu nintzen ez profesionalki garatzeko, baina jarduera hau egiterakoan sare sozial honek eskeintzen dituen aukerak ezberdinak ikusi ahal izan ditut hezkuntzako talde ezberdinen kide eginez.

Hainbat taldetan eman dut izena:
Docentes; 32128 kideduna, 
Entornos personales de aprendizaje y Redes Sociales en áreas científicas 13 kiderekin Hezikidetzarako baliabideak 174 kidekoa
CREAR: Compartiendo Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje en la Red 6352 kiderekin, oraindik ez naiz onartua izan

Talde hauek arrazoi ezberdinengatik egiten zaizkit interesgarriak, batzuetan irakasle bezala garatzeko hainbat tresna jartzen dituztelako eskura, besteetan klasean erabiltzeko baliabide ezberdinak elkarbanatzen direlako edota hezkuntzaren inguruko informazio interesgarri asko argitaratzen delako.

Jarraitzen ditudan orrialdeak ondorengoak dira:
Educacontic Educalab (Gelan TIC-ak erabiltzearen inguruko orrialdea)
profesores de Ciencias: biología, química y física (Zientzia arloko irakasleek beraien gelako bizipenak, metodologia eta baliabide ezberdinak elkarbanatzeko orrialdea)
Profesores de Ciencias (Zientzietako material ezberdina elkarbanatzeko orrialdea)


Jarduera honi esker Facebook klasean erabili daitekeen zerbait bezala ikustera heldu naiz, lehen niretzat pentsaezina zena. Klasean erabiltzeko baliabide bezala ikusi dut Entornos personales de aprendizaje y Redes Sociales en áreas científicas taldeko horman azken egunetan egon den jarduera aktiboa ikusi ondoren, ez nintzen ohartzen zenbat gauza ezberdin elkarbana edo proposa daitezkeen Facebook-eko talde batean. Gainera, klaseko baliabide bezala erabiltzen hasten bagara, ikasleak ere sare sozialak argazkiak eskegitzeko leku bat baino gehiago direlaz ohartuko lirateke. Hori bai, Facebook-a nola erabili eta bertako pribatutasuna nola bermatu erakustea ere garrantzitsua iruditzen zait izan ere sarean, orokorrean, guretzat ikustezinak diren hainbat arrisku daude eta hauetatik gure burua babesteko.


Argazkiaren iturria: Pixabay

Facebook eta Twitter biak sare sozialak izanik erabilera ezberdina dutela uste dut. Twitter edonori zabalik dagoen bitartean Facebook-en talde itxi edo lagun taldeekin egiten da lan. Twitter edonori zabalik egotean berehalakotasun batekin lan egiteko aukera ematen du, Facebookek berriz denboran lasaiago lan egitea ahalbidetzen du. Facebookeko argitalpenek ez dute inolako mugarik eta Twitterren argitalpenak hitzez mugatuak daude. Beraz, bi tresna ezberdin dira baina osagarri bezala erabili daitezke.

Irudiaren iturria Flickr


Momentuz ez dut uste sare sozialak klasean erabiliko ditudanik, baina argi daukat egunen batean klasera eramaten baditut erabiltzaile berri batekin arituko naizela, bizitza pertsonala eta lana ez nahasteko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario