martes, 4 de octubre de 2016

3. Jarduera Nondik has gaitezke elkarlanean?

Nola has gaitezke gure ikaskuntza pertsonal sarea garatzen?

Lehenengo eta behin gure ikasteko ingurune pertsonala (PLE-a) eraiki dugu, honen bidez gure helburuak ezarri eta sarean bilatutako eduki eta prozesuak kudeatu ditugu RSS-en bidez gure intereseko blog eta aldizkarietako berrien eguneraketak gestionatuz adibidez. Baina gure helburuak bete ahal izateko, hau da, gure ikaskuntza prozesua aurrera eramateko, ezinbestekoa da gainerako profesional edo adituekin komunikazioa izatea. Beraz, gure ikasteko ingurune pertsonala osotzen joateko hurrengo pausua, sareko beste irakasle batzuekin elkarlanean hastea izango litzateke.

Gaur egun teknologia berrien aurrerapenei esker, sarean aukera asko dago gure arlo edo gai berdinetan lan egiten duten pertsona edo adituekin kontaktuan egoteko. Bai gure irakasgai berdinekoak baita arlo pedagogikoaren ikuspuntutik. Horregatik, gure ikaskuntza sare pertsonala (PLN-a) osatzen joateko, arlo horietan adituak diren pertsonak bildu behar ditugu bertan.

http://universidadupedagogia.blogspot.com.es/

Nola has gaitezke elkarlanean sareko beste irakasleekin?

Hasiera baten Adell-ek gomendatzen duen bezala, inguruan ditugun pertsonak bil ditzakegu, hauen sareko jarduerak aztertu eta beraiek jarraitzen dituztenak ere jarraitzen hasi gure pertsona sarea handituz.

Facebook eta Google+ plataformek jendearen arteko harremanak errazten dituzte beraz tresna oso erabilgarriak iruditzen zaizkit komunikazioa posible egiteko.

Bestalde, sarean honen inguruko informazioa biltzen hasi nahiz eta probatu ez dudan arren, (nahiz eta kontua izan ez baitut erabiltzen) badirudi irakasle askok twitterra erabiltzen dutela beraien baliabide eta praktikak elkarbanatzeko. Linkedln edo Xing-ek lagun edo adituekin kontaktuan jartzeko aukera ematen dute. Wikiek web orrialde edo talde eta proiektuen antolaketa platafoma bezala funtziona dezakete eta blogak baita harremanetarako tresnak izan daitezke.

Dirudienez, ez baititut ezagutzen, sareaak beste hainbat aukera ematen ditu:

- Nings-ak gai berdinetan interesa duten pertsonak biltzen dituzte non foro eta mezularitza bidezko harremana izaten den.
- Diigo eta Delicious bezalako markatzaile sozialak ere badaude non bakoitzak bere gustoko gauzak elkarbanatzen dituen eta gainerakoen gustoko gauzak ikus daitezkeen.
- Webinars-en gai espezifikoen inguruko aurkezpen eta konferentziatan parte har daiteke. Hauetan jende berria ezagutu daitekeela diote eta asko ikasten dela. Adibidez; Edudemic eta TED.
- Backchanneling-a ere geroz eta ohikoagoa da. Hau, kongresu eta konferentziatan Twitter bidezko jardunaldiaren narrazio bat egitean datza, denbora errealean eta normalean hashtag batek zehaztua egoten dira.

Beraz, sareak beste irakasle eta aditu batzuekin elkarlanean hasteko milaka aukera ezberdin ematen dituela ondoriozta dezakegu. Gero tresna hauetatik guretzat egokienak direnak aukeratu eta gure ikasteko ingurune pertsonaleko kontaktu sarea eraiki eta handitu behar dugu.


Nola lor dezakegu OLE bat gure zentroan?

Irakasleok ikasteko ingurune pertsonal bat izatea logikoa dela iruditzen bazaigu, ezagutza berriak eskuratu, garatu eta emaitza hobeak lortzeko erakunde orok berdina izan beharko lukeela logikoa da. Hau, bertako partaideek amankomunean duten eremua izan beharko litzateke zeinek erakundeari hasteko, berrizteko eta emaitzak hobetzeko aukera ematen dion.

Ikastetxeari begira, ikastetxe bateko OLE batean, zentruan eta zentrutik kanpo sortzen diren ezagutza guztiak bildu, egituratu eta konektatu beharko lirateke, hauek erakundearentzat eta hau osatzen duten pertsonen ikaskuntzaren interesekoak izanik. Gainera, adimen kolektiboari esker, OLEak ezagutza berrien sorrera indartu beharko luke, horrela lortutako emaitzak hobetuz.

Kontutan izanik hezkuntza hainbat eta hainbat zentroz osatuta dagoela eta bertan lanean gabiltzan asko eta asko urtero zentro batetik bestera bueltaka gabiltzala egokiena Euskal hezkuntza sistemako OLE orokor bat garatzea izango litzateke, baina momentuz ideia hau ezinezkoa ikusten dut eta zentroan OLE bat lortzearekin hasi beharko gara lanean.

pixabay.com

Nik lehenengo, zentroa osatzen dugun pertsona orori beraien PLE-a garatzeko eskatuko nieke, batez ere mundu honekin, askorentzat berria dena, lehenengo harreman bat izateko. Behin PLE guztiak garatuta eta beraien funtzionamendua nolakoa den guztiok dakigunean OLEa eraikitzen hasiko ginateke, amankomunean ditugun interesetan oinarrituta. 

Oso garrantzitsua iruditzen zait gure PLEan ikaskuntza sare pertsonal bat garatzea, baina sarritan sarean galdu gabe inguruan ditugun lankideetatik asko eta asko ikas dezakegula uste dut eta gaur egun daukagun lan egiteko bakarkako modu honek benetan gure garapenean mugak ipintzen dizkigu eta zentruko OLEa eraikitzea arlo hontan landu beharreko gauza bat dela iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario